XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

38. KEPA ETA LURDESEN ETXEA. Barnealdea, gauez

LURDES bere gelako ohean dago, gaumahaiko lanpararen argitan irakurtzen.

Ohe buruan irrati txikia dago, eta hainbat liburu.

Atearen zerrail hotsak irakurketa etenerazten dio.

Liburua behera jaitsi eta aterantz begiratzen du.

KEPA azaltzen da atetik.

LURDES agurtu eta galdu egiten da.

Berriz azaltzen da, burua lehortzen.

LURDESen ondoan esertzen da.

KEPA.- Jakin duzu? LURDESek segundu batzu itxaroten ditu erantzun aurretik.

LURDES.- Bai... KEPA.- Izugarria da!.

LURDESek ixiltasunez erakusten du KEPAren oinazearekiko begirunea.

KEPA.- Horiek itsasoratu dira... aingurarik gabe....

LURDES solasaldia arlo pertsonalago baterantz eramaten saiatzen da.

LURDES.- Kepa... Baina KEPAk bere deitorean segitzen du: (...).